
Edukien sindikazioa web-orri jakinetara sarritan sartzen diren erabiltzaileei edukiak automatikoki banatzeko modu bat da; horrela, erabiltzaileek ez daukate web-orri horietan sartzeko beharrik, eta horrek denbora asko aurreztea dakarkie.
Eduki horiek "feeds" deitu ohi zaien kanal batzuen bidez banatzen dira.
Kanal edo feeds horiek edukien sailkapen bat dira, eta erabiltzaile-irakurleak sailkapenean izena eman dezake. Izena eman eta kanal horiek irakurtzeko aukera ematen duten aplikazioek hainbat izen dituzte, baina normalean "albiste-irakurgailu" edo "feed-agregatzaile" deitu ohi zaie.
Izena emateko beharrezkoak dira albiste-irakurgailu edo feed-agregatzaileak; horiek, esan bezala, kanal edo feedetan izena eman eta horiek irakurtzeko aukera ematen duten programak dira. Irakurgailu horien bitartez, Prentsa Bulegoan eskaintzen diren kanaletan izena eman dezakegu.
Hauek dira irakurgailu ohikoenak:
Irakurgailu edo agregatzaile horietako edozeinekin eman daiteke izena Prentsa Bulegoko edozein kanaletan.
RSS zerbitzuaren inguruko eskuliburua kontsulta dezakezu web proiektuaren dokumentazioaren atalean.