UPV/EHUren hasierako orria zabalduko da

Komunikazio Bulegoa

Erabilerraztasuna

Web atarietako orriek beraien web guneko informazioa biztanle guztiek eskuratu ahal dutela bermatzeko  arrazoi asko daude. Gainera EHUk informazio kanal hau indartu nahi du ahalik eta pertsona gehienengana irits dadin; bai unibertsitateko komunitatearengana eta baita gizartearengana orokorrean ere.

Administrazio publikoko web guneetarako eskuragarritasunak legezko izaera du: LSSICEren arabera (uztailaren 11ko 34/2002 LEGEA,  indarrean 2002ko urriaren 12an sartu zen) (Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuaren Legea) WAIren ildoez gain ( Web Accessibility Initiative) UNE EX 139801 eta 139802 (+139803) ARAUAK kontuan eduki behar dira. WAI norabideak Europako Batasunak  "de facto" arautzat hartzen ditu.  Arau horiek guztientzako eskuragarritasuna kontutan hartzen dute.

Hala ere, legezko betebehar horiez gain, nolabaiteko ezgaitasuna duten pertsona guztiek informazioa baldintza berdinetan eskuratzeko eskubideari erreparatu behar diogu. Interneterako sarbidea zailtzea eragiten dien ezintasunen bat duten pertsonen ehunekoa altua da:

  • Ezgaitasun fisiko edo psikikoak: daltonismoa, ikusmen baxua, entzuteko urritasuna, dislexia, urritasun kognitiboa, mugimendu urritasuna...
  • Ezgaitasun teknologikoak: ordenagailu edo nabigatzaile zaharrak, ezaupide informatiko gutxi...

Horregatik Euskal Herriko Unibertsitateak atari bat sortzeko konpromisoa hartu du. Atari hori eskuragarritasun eta erabilgarritasunaren oinarrizko jarraibideak betetzen saiatuz hasiz  WC3  ("Word Wide Web Consortium")  kontsortzioak markaturiko WAI ("Web Accessibility Initiative")  ildoen AA mailarekin betetzea lortzeko , epe motz edo ertainean,   egunez egun hobetuz joan dadila.

Honako hauek dira,   bezero ezgaientzat eta ezgaiak ez direnentzat orrien erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna hobetzeko epe motzean EHUk  oinarrizko jarraibideen artean helburu bezala markatu dituenak:

  • Irudiak: testualak ez diren elementuentzat testu baliokide bat edukitzea  (irudia deskribatuko duen testu alternatibo bat)
  • Koloreak: informazioa kolorearengandik bereizia izaten saiatzea. Irakurtzea errazteko koloreen kontraste egokia lortzea.
  • Egitura:  Web orriak estilo orririk gabe ondo irakurtzeko edo gailu bereizi bidez irakurtzeko (adibidez ahots bidezko nabigatzaileak, PDAk...) antolatzea eta egituratzea.
  • Hizkuntza: Hizkuntza garbia eta erraza erabiltzea, hobeto ulertzeko eta ordenagailuaren pantailan errazago irakurtzeko.
  • Testuaren neurria: Erabilitako iturriek dimentsio erlatiboak dituzte; horrela bezeroak erabiltzen ari den nabigatzailetik iturrien neurria kontrolatu ahalko du (Ikusi/Testuaren neurria).
  • Loturak: Kontua da eduki moduan erabilitako testu guztiak kontestutik kanpo irakurtzean zentzua izatea. Lotutako orriak Unibertsitatetik kanpokoak direnean, nabigazioa galtzea ekiditeagatik, leiho berrietan irekiko dira. Loturak web-ekoa ez den fitxategi bat irekitzen duen kasuetan dokumentu motaren eta bere pisuaren berri emango da.
  • Antolakuntza: Orri bakoitza modu argi batean antolatuta dago eta nabigazioa hobetzeko eta erabilgarritasuna emateko dago egituratuta.
  • Laguntza eta Web mapa: bezeroa orientatzeko eta nabigazioa errazteko laguntzarako atal bat gehitu da. Atal horrek jarraitzeko oinarrizko pausuak ekarri eta ohiko akatsei irtenbidea emango die.  Web maparen bidez web guneko ikuspuntu global eta argi bat ematen dugu.

Honako arrazoi hauengatik,  arau hauenganako egokitzapen osoaren prozesuan gaude oraindik: EHUren informazioaren bolumen eta konplexutasuna, neurri handi batean milaka eduki atari zaharretik berri honetara etorri dira eta unibertsitateak egunero sortzen dituen eduki berri kopuru handia sortzen duten sail ezberdin eta asko daude.

Frogatu dugu edukien kopuru handi bat A mailari dagokiola, baina sareko atari guztiak, egunetik egunera, irisgarriagoak izan daitezen lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dugu.

Hasierara joan. Erabilerraztasuna

Lege oharra. Euskal Herriko Unibertsitateko web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak

Baldintza Orokor hauen xedea da EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO web gunearen erabilera erregulatzea; web gunera sartzeko URL helbidea hau da: www.ehu.es. Erabilera Baldintza Orokorrak egoteak ez du esan nahi EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO web gunea osatzen duten ataletara sartzeko beste xedapen edo baldintza batzuk ezin jar daitezkeenik.

1. ERABILERA BALDINTZAK ONARTZEA

Erabiltzaileek web guneko Erabilera Baldintza Orokorrak irakurri beharko dituzte.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN web gune hau erabiltzeak unean uneko lege-oharrak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar berekin; ohar eta baldintza horiek aurrerago daude azalduta.

Halaber, gune ofizial honetan eskura dauden zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko zenbait baldintza berezi, ohar edo jarraibide jarraitu beharra gerta daiteke; erabiltzaileek horiek guztiak kontsultatu eta onartu behar dituzte.

2. INFORMAZIO OROKORRA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen gaineko uztailaren11ko 34/2002 Legeari jarraiki, jakinarazi behar da www.ehu.es web gunea EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK sortu duela, hura dela gunearen jabea eta arduratzen dela mantentze-lanaz; EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATE izendapena 1980ko otsailaren 25eko Agindua medio jaso zuen (1980ko martxoaren 3ko BOE); Unibertsitatearen helbidea hau da:

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA, Leioako Campusa
48940 Leioa
Telefonoa: +34 94 601 20 00
Faxa: +34 94 601 22 00
Helbide elektronikoa: webmaster@ehu.es

3. WEB GUNERA SARTZEKO ETA WEB GUNEA ERABILTZEKO BALDINTZAK

3.1 Sartzea doan da
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO web gune ofiziala erabiltzea doakoa da. Dena den, gerta daiteke web gunean eskaintzen diren edo etorkizunean eskainiko diren zerbitzu batzuk ordaindu behar izatea; hala bada, behar den moduan jakinaraziko da.

3.2 Erabiltzailea erregistratzea
Oro har, web gunean sartzeko eta web gunea erabiltzeko ez da izena eman behar, ez da erregistratu behar.

Hala ere, salbuespenak daude: zerbitzu batzuetara sartzeko erabiltzaileek EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO datu-basean izena eman behar dute. Kasu horietan, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARI web guneko erabiltzaileek ematen dizkieten datu pertsonalak Erabilera Baldintza Orokor hauetako 7. klausulan zehaztu bezala tratatuko dira.
Erabiltzaileak sarbide-gakoak (erabiltzaile-izena eta pasahitza) betekizun hauei jarraiki erabiliko ditu:

Erabiltzaileak aukeratutako pasahitzak ez ditu hirugarrenen ohorea eta irudia kaltetuko eta ez ditu hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialerako eskubideak urratuko.

Sarbide-gakoak titularrak bakarrik erabiltzeko dira; gako horiek zaintzea, gordetzea eta behar bezala erabiltzea titularraren ardura da.
Erabiltzailearen pasahitza beste norbaitek erabiltzen badu, erabiltzaileak jakinda edo jakin gabe, eta horrek hirugarrenei edo erabiltzaileari berari kalteak eragiten badizkio, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da kalte horien erantzule izango.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzailearen pasahitza beste inori ez erakusteko konpromisoa dauka, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.

3.3 Sartzeko eta erabiltzeko murrizketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO web gunea erabili behar da Baldintza Orokor hauek eta aplika daitekeen legezko beste edozein xedapen beteta.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK Erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituztenei web gunean sartzea debekatzeko eskubidea dauka.

4. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

4.1 Jabetza industriala
"EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA" izena eta web gunean agertzen diren bestelako bereizgarriak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARENAK bakarrik dira; erakundeak, gainera, erregistratuta dauzka. Horien titular delako, Markei buruzko abenduaren 17ko 17/2001 Legearen 34. artikuluaren eta aplika daitezkeen beste arau nazional batzuen arabera, bereizgarri horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dauka. Beraz, baimenik ez duten hirugarrenek erabiltzea debekatua dute.

Web gunean, beste titularren bat duten bereizgarriak legezko jabeen baimenarekin jartzen dira; betiere, helburu komertzialik gabe eta eskubide esklusiboak errespetatuta.

4.2 Domeinu-izenak
Aurreko atalaren ildo berean, "ehu.es" domeinu-izena eta web gunean sartzeko erabiltzen diren guztien titular esklusiboa EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA da. Domeinu-izen horiek trafiko ekonomikoan bidegabe erabiltzea erregistrotik eratorritako eskubideak urratzea da eta urratze hori Legeak aurreikusitako neurriekin jazarriko da.

4.3 Egile-eskubideak
4.3.1 Edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, soinuak, bideoak, animazioak, grabazioak, ordenagailu-programak, iturri-kodeak eta, oro har, web gunean agertzen diren sorkuntza intelektual guztiak eta gunea bera, multimedia artelan gisa, egile-eskubideak babestuta daude, jabetza intelektualaren gaineko araudiak medio.
4.3.2 Babes horretatik kanpo daude EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARENAK ez diren ordenagailu-artxiboak eta -programak, batetik, eta erabiltzaileek web guneko zenbait orrialdetatik, orrialde horietara sartu ahal izateko, deskarga ditzakeen doako (freeware) artxiboak eta programak, bestetik. Aplikazio horiek, betiere, jabari publikokoak dira, egileek hala nahi dutelako.
4.3.3 Erabiltzaileak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.
4.3.4 Orobat, museoek, liburutegiek, fonotekek, filmotekek, hemerotekek eta artxiboek, izan publikoak, izan erakunde kultural edo zientifikoan integratuak, ez dute EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN baimena eskatu behar web guneko edukiak eta, oro har, sorkuntza intelektualak (eskubide esklusibodunak edo gabeak) erreproduzitzeko, baldin eta irabazi asmorik gabe eta ikertzeko bakarrik egiten badute.
4.3.5 Beste edozertarako erabiltzeko, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK baimen zehatza eman behar du, idatziz.

4.4 Ekintzen erreserba
Web guneko erabiltzaileak aipatu eskubideak errespetatzeko eta eskubide horiek kaltetu ditzaketen ekintzak ez burutzeko konpromisoa dauka.
Orain arte esandakoaren ildoan, web guneari lotutako EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak baimenik gabe erabiltzen badira edo aipatu eskubideen jabetza eta titulartasuna urratzen bada, ekintza hori estatuko eta nazioarteko legeek ezarritako neurriekin jazarriko da.
Alde horretatik, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK espreski gordetzen du beretzat jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak babesten dituzten ekintza zibilak eta penalak burutzeko eskubidea.

5. ESTEKAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN web gunean web orrialde independenteetarako estekak daude. Esteka horien xedea da kulturarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten interneteko beste informazio-iturri batzuetarako sarbidea erraztea; web orrialde horien egileen jabetza intelektualeko eskubideak, betiere, errespetatu egiten dira.

Halaber, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN web gunera sartzeko estekek Baldintza Orokor hauetan aipatu EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAren jabetza intelektual edota industrialeko eskubideak errespetatu behar dituzte.

6. ERANTZUKIZUN AMAIERA

6.1 Edukiak:
6.1.1 Informazioa: www.ehu.es web gunean agertzen den informazioa, propioa eta hirugarrenena, "jaso bezala" jartzen da; informazioa zehatza eta eguneratua dela ez da bermatzen. Beraz, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da informazio hori erabiltzeak sor ditzakeen kalteen erantzule.
Halaber, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da hornitzaileek, erabiltzaileek eta hirugarrenek emandako edukiaren zilegitasunaren erantzule.
Edozein modutan, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK arduraz aritzeko konpromisoa dauka, web gunean zilegi ez diren edukiak ager ez daitezen eta, horrelako edukiren bat agertzen bada, kentzeko edo ikusten ez uzteko.
6.1.2 Akatsak: aurreko paragrafoan esandakoari lotuta, argitaratutako dokumentuek nahigabeko huts teknikoak edo akats tipografikoak izan ditzakete, eta EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da horien erantzule; dena den huts eta akats horien berri izan bezain laster konpontzeko konpromisoa dauka.
6.1.3 Hiperestekak: web guneko estekak medio (publizitatea izan dezakete ala ez), erabiltzaileak EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAren web gunea uzten du. Esteka duten guneak ez daude EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARI lotuta, salbu kontrakoa esaten bada. Gauzak horrela, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da esteka horiek medio eskuratzen den edukien erantzule, ezta eduki horien aldaketen, erabileraren eta eskuragarritasun teknikoaren erantzule ere.
Edozein modutan, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK web gunean legez kanpo dauden, legez kanpoko jarduerak sustatzen dituzten eta, oro har, askatasun- eta duintasun-printzipioak edo Espainiako Konstituzioak eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak aitortutako balio eta eskubideak urratzen dituzte edukietarako estekarik egon ez dadin ahal duena egiteko konpromisoa dauka.
Hala, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK arduraz aritzeko konpromisoa dauka, web gunean legez kanpoko edukiren bat agertzen bada, berehala kentzeko.
6.1.4 Eztabaida-foroak eta hizketaldiak: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da web guneko foro iraunkorretan eta noizbehinkako hizketaldietan adierazten diren iritzien erantzule. Edozein modutan, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN asmoa da mekanismo horiek behar bezala erabiltzea, jendearen duintasuna eta Espainiako Konstituzioak aitortzen duen adierazpen-askatasuna errespetatuz.
6.1.5 Edukien aldaketa: web guneko informazioa, aurkezpena eta zerbitzuak aldizka edo noizbehinka aldatu egin daitezke; EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAk hori egiteko askatasun osoa dauka eta ez die erabiltzaileei jakinarazi behar.

6.2  Web gunearen funtzionamendua:
6.2.1 Pribatutasuna: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK ez du erabateko pribatutasuna bermatzen web gunean; izan ere, baimenik gabeko hirugarren batzuek nola dabilen jakin dezakete.
6.2.2 Birusak: EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da informatika-birusek eragin ditzaketen kalteen erantzule; birusik eza ez dago bermatua.
6.2.3 Huts teknikoak: gunea gaizki badabil, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA ez da horren erantzule; baldin eta gaizki badabil ezbeharren bat gertatu bada, ezinbesteko kasuren bat izan bada, premiazko mantentze-lanak egiten ari badira edo EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARI ez dagokion zerbait gertatu bada. 
6.2.4 Kukiak. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzaileei jakinarazten die sistemetan kukiak izan ditzakeela. Kukiak web zerbitzariek nabigazio-programetara bidaltzen dituzten argibideak medio sortzen diren informazio-artxibo txikiak dira eta erabiltzailearen ordenagailuaren direktorio jakin batean gordetzen dira. Kukiek ezin dute erabiltzailea identifikatu, baina erabiltzailearen IPa izan dezakete.
Dena den, nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute kukiak erabiltzea eta erabiltzaileak ordenagailuan kukiak sartzen ez uzteko aukera dauka.
6.2.5 Proxy-cachea. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzaileei jakinarazten die "proxy-cachea" delako zerbitzua izan dezaketela inplementatuta; zerbitzu horren helburua da web orriak eta ftp artxiboak biltegiratzea, sarearen errendimendua hobetzeko, eta sare korporatiboarentzat arriskutsuak ez direla egiaztatzea. IP bakoitzak eskatutako URL helbideak bakarrik dituzten zerbitzu horretako erregistro-fitxategi edo "log" direlakoak aldizka kendu egingo dira, Segurtasun Informatikoko Araudiak zehaztutako periodikotasunaren arabera. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK datu horiek ez ditu emango, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.
6.2.6 Sareko zerbitzuaren monitorizazioa. EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzaileei jakinarazten die sareko jarduerak monitorizatzeko zerbitzuak izan ditzakeela, informazio-sistemen segurtasuna arriskuan jar dezaketen intzidentziak gertatzen direnerako. Monitorizazio horren osagarri gisa alerta-sistema bat erabil dezake; sistema horren arabera, beharbada, noizbehinkako esku-hartzeak egin beharko dira, arriskua sor dezaketen ekipoak identifikatzeko eta, hala badagokie, saretik kanpo uzteko, funtzionamendua normaldu arte.

7. DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

7.1 EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK web guneko erabiltzaileei jakinarazten die web gunea erabiltzearen ondorioz emandako datu pertsonalekin artxibo automatizatu bat egin dezakeela; betiere, datuak babesteko arauei jarraiki.

7.2 Erabiltzaileek bermatzen dute web gunea erabiltzerakoan eman dituzten datuak egiazkoak direla. Alde horretatik, erabiltzaileen ardura da datuak eguneratuta edukitzea, unean uneko errealitatearekin bat etor daitezen. Emandako datuen ondorioz gezurrezko adierazpenak edo adierazpen okerrak egiten badira eta informazio horrek kalteak eragiten baditu, erantzuleak erabiltzaileak izango dira.

7.3 Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan zehaztutakoari jarraiki, datu pertsonalak bildu eta datu-fitxategi batean gordeko dira; fitxategi horren arduraduna EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO Gerentzia da.

7.4 Erabiltzaileek bildutako eta artxibatutako haien datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubidea daukate. Horretarako, idatzi bat bidali behar diete EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO DBLOren alorreko segurtasun-arduradunari. Eskubide horiek erabiltzeak ez du eraginik izango web gunerako sarbidean, ezta erabiltzaileen harpidetzan ere.

7.5 Erregistratutako datuak erabil daitezke datu-bilketaren xede diren ekintzetarako eta, gainera, estatistikak egiteko, informazio zientifikoa bidaltzeko, intzidentziak kudeatzeko eta merkatu-azterketak egiteko.

7.6 Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak hirugarrenei emango zaizkie, bakarrik, aipatu helburuekin eta, betiere, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 11. eta 21. artikuluei jarraiki; alde horretatik, interesatuen baimena hala dagokionen bakarrik eskatuko da.

7.7 EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAri datu pertsonalak emateak esan nahi du erabiltzaileak ados daudela datu horiek EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK erabiltzearekin.

7.8 EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK datu pertsonalak ezkutuan gordetzeko konpromisoa dauka, baita neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartzeko asmoa ere datu horiek seguru gordetzeko eta aldatzea, galtzea edo baimenik gabe eskuratzea ekiditeko, kontuan hartuta teknologiaren gaur egungo egoera, bildutako datuen izaera eta dauden arriskuak, bai gizakiek bai ingurune fisiko edo naturalak eragin ditzaketenak.

8. AMAIERA

Web gunearen iraupena mugagabea da, baina EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAK zerbitzu batzuk edo denak eteteko edo bukatzeko eskubidea dauka; erabaki horren berri, gainera, ez die erabiltzaileei aurretik jakinarazi behar.

9. APLIKA DAITEZKEEN LEGEAK ETA JURISDIKZIOA

Erabilera Baldintza Orokor hauek Espainiako legeek zuzentzen dituzte.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN web guneak eztabaidarik eragiten badu, eztabaida hori Espainiako jurisdikzioan bideratuko da. Alderdiek Bilboko Epaitegi eta Auzitegiei eta haien nagusiei men egin beharko die; gainera, foruei uko egingo diete, espreski, foruak badituzte eta aipatutakoen desberdinak badira, noski.

Hasierara joan. Lege oharra

Azken eguneratzea: 2008/11/27